2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

Salburuko Korrika 19 batzordea

Gogoratu bihar Salbuako korrika batzordeko bilera dagoela.
19;00 tan da salburuako kultur elkartean
ANIMATU etortzen eta parte hartzen!!!

Igandeak Jai, Familia giroan euskaraz

IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko GEU elkarteak kudeatzen duen proiektua.



Otsailak 22 
Barrutia ikastola

  • 17.00etan 'Izeba Tekla'  Musika, jolasa eta pianoa. Xabier Lizaso pianojoleak haurrak musikarekin jolasten jartzen ditu emanaldian. Haurrak eta musika dira protagonista , ez pianojolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara. 

  • 18.00etan  "Soinu, erritmo eta emozio tailerra" Haurrek eta helduek elkarrekin aritu dira tailer honetan. Izeba Teklarekin bezala, musika izango da oraingoan ere protagonista eta musika horrekin erritmo ezberdinak landu ditugu. Erritmoen bitartez emozio ezberdinak lantzea izango da helburua. 

Antolatzailea: GEU elkartea


Laguntzailea: Barrutia Ikastola, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala 



ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN
 2015-02-18, asteazkena, Gasteiz
V. Bertsokatu Txapelketa Ordua: 19:30 Lekua: Garraxi Taberna Bertsolariak: Ander Gerrikaetxebarria, Mikel Iturriotz, Jon Ruiz de Pinedo, Maddi Sarasua Gai-jartzailea: Garraxi Taberna Antolatzaileak: Kutxiko Katuak
 2015-02-21, larunbata, Aramaio
Arabako Bertsolari Txapelketa
4. finalaurrekoa              
Ordua: 17:30 Lekua: Kultur Etxea Gai-emailea: Aintzane Irazusta Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
Kartela
 Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez: http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/#saioa
 Arabako bertso-agenda eguneratutahttp://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/

BAZENEKIEN?
FINALERAKO SARRERAK numeratuta egongo dira. ERNE!
Bazkide bazara, finalean sartzean erakutsi behar da bazkide txartela. Erosteko ez da behar.
 Printzipal Antzokiak ematen duen bideetatik soilik erosi daitezke sarrerak, hauexek dira erosteko bideak:
- Printzipal Antzokiko leihatilan: Asteartetik  larunbatera, 18:30-20:30 eta ikuskizuna hasi baino 2 ordu lehenago.
- Printzipal Antzokiko salmenta telefonoz: 945 161 045, kreditu txartela behar da (ez du komisiorik). Ondoren, sarrera paperean Printzipal Antzokiko leihatilan hartu behar da.
- Printzipal Antzokiko internet zerbitzuaz: klick hemen ( https://ticket.kutxabank.es/principalantzokia/ ) Inprimatu sarrera zure etxean (komisioa 0,60€ Kutxabank txartelarekin eta 0,90 besteekin)
Informazio gehiago: www.principalantzokia.org
 GOGORATU
Arabako Bertsolari Txapelketako hurrengo  finalaurrekoa Aramaion izango da. Saioaren informazioa hemen