2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

APIRILAK 19, IGANDEAK JAI


IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz


Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko GEU elkarteak kudeatzen duen proiektua.

Apirilak 19
Luis Elejalde ikastetxean 
(Nikaragua kalea, 8)

    17.00etan 'Kondaira baten truke' Patata Tropikala antzerki taldea.Naturaren festa ospatzen dute urtero Iratxoek. Marrubi tarta egiten dute denen gozamenerako eta natura bizirik dagoela gogoratzeko. Tarta labean dagoen bitartean kondairaren pasarte bat irakurtzen dute: Naturarekin bat, Izaro eta Kixmi jaio ziren eta haiek izan dute natura zaintzearen ardura denbora luzez. *Adina: + 3 urte

    18.00etan Mural ekologikoa & kooperatiboaFamilia guztien artean, modu kooperatiboan, mural erraldoia sortuko dugu berrerabiltzeko materialekin: arrautza kutxak, CDak, txapak, tapoiak... Denon artean pentsatutako mezua idatziko eta apainduko dugu bertan.
 
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Luis Elejalde ikastetxeko Guraso Elkartea, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala

* Hurrengo saioen informazioa: IGANDEAK JAI