2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

EUSKARALAGUNAK TOPAKETAK





Informazio gehiago blogean: euskaralagunak.blogspot.com.es

Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea

JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen, larunbat honetan, azaroak 15, eta azaroaren 25ean, asteartea. EGITARAUA
Oraingo mezu hau, parte hartzeko asmoa ote duzuen galdetzeko idazten dizuegu, eta batez ere interesa izan dezakeen edonoren artean ezagutarazteko.
Jardunaldiak irekiak eta doakoak dira eta ez dago, aldez aurretik, izena eman beharrik. Hala ere, antolakuntza kontuak ( gelak, materiala, hamaiketakoa,..)  ahalik eta ondoen egin ahal izateko, eskertuko genizueke zuen parte hartzeko asmoaren berri  guri ematea jolasabainogehiago@gmail.com helbidera idatziz.
Jardunaldiak inauguratu berri den OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAn izango dira, eta aukera aparta izango dugu, jauregi eder hori euskararen begiradatik ikusteko.

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN
 2014-11-12, asteazkena, Amurrio
Hitzaldia "Bertsolaritza, zer da hori?" Ordua: 10:00 Lekua: Aek euskaltegia Parte-hartzailea: Ruben Sanchez Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Kartela
 2014-11-13, osteguna, Gasteiz
"Tximela kapitainaren izarrak" Bertso-zahar jarriak emanaldia Ordua: 19:00 Lekua: Aldabe Gizarte Etxeko liburutegia Parte-hartzaileak: Joseba Tapia Antolatzaileak: Gasteizko Udala Kartela
 2014-11-14, ostirala, Araia
Hitzaldia "Bertsolaritza, zer da hori?" bertso-tailerra Ordua: 19:30 Lekua: Kultur Etxea Parte-hartzaileak: Ruben Sanchez Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea Kartela

Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/#saioa
 Arabako bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/
 BAZENEKIEN?
Arabako Bertsozale Elkarteak irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du, aldi baterako baja bat ordezkatzeko.