2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea

JOLASA BAINO GEHIAGO

“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea”izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea.

Jardunaldiak datorren astean inauguratuko den Oihaneder Euskararen Etxean izango dira (orain Montehermoso kulturgunea dena). 

Larunbatean, azaroak 15,  10:00etatik 14:00etara eta asteartean, azaroak 25,  18:30etik 20:30era.

Jardunaldietako helburuak:

-Ume eta gaztetxoen aisialdian eta euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta  aisialdi, kultura edo euskara elkarteetako kide eta udal teknikariak elkartzea.
-Gasteizko egoera aztertuta, ea zein aukeren gainean eralda dezakegun, horren inguruko gogoeta partekatzea.


Gasteizko Udalaren euskara zerbitzua eta Euskaltzaleen Topagunea gabiltza,  GEU elkartearen laguntzarekin,  jardunaldi hauen antolaketan eta hurrengo egunetan bidaliko dizuegu egitaraua eta edukien gaineko informazio zehatzagoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina