2014(e)ko maiatza 29, osteguna

MINTZALAGUNEN JAIA, Maiatzak 31


Mintza Eguna, maiatzaren 31n Izarran
Mezu hau ondo ikusten ez baduzu sakatu hemen
MAIATZAREN 31n, LARUNBATEAN, MINTZA EGUNA, EUSKAL HERRI OSOKO MINTZALAGUNEN JAIA

ZATOZ IZARRARA!! 



Gorbeialdeko mintzalagunak buru belarri ari dira egun osoko festa antolatzen, eta egitarau hau prestatu dute: 
11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian.
12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran!
13:30 Mintza kalejira bertsolariekin.
14:30 Bazkaria plaza berrian (Eguraldi txarra izanez gero bazkaria frontoian izango da)
16:30 Mintzalagun taldeetan ahalegin berezia egiten duten zenbait kideri sari banaketa.
17:30 Erromeria Parradust taldearekin.
22:00 Kontzertuak gaztetxean.
Bazkarirako txartelek 16€ balio dute, eta maiatzaren 27ra arte eskuratu daitezke. Barazkijale eta zeliakoentzako menua ere badago!
Txartelak herriko euskaltzaleen elkartean eta Topagunean eskuratu daitezke
E-POSTA BIDEZ BAZKARIAN IZENA EMATEKO          arrate@topagunea.org
Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gutxi diren arren, astero 30 lagun elkartzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan ere saretzen dira.

Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas elkartea, Gazte Asanblada eta bestelako eragileak ari dira mintzalagunekin batera.
Iazko Mintza Eguna Elgoibarren izan zen.  argazki gehiago ikusi nahi?
MINTZALAGUNA.ORG GUNEAN MINTZALAGUNA EGITASMOARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA AURKITUKO DUZU

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-05-30, ostiralaGasteiz
Kakiturriko afariak. Bertso-afaria-tertulia Ordua: 21:30 Lekua: Kakiturri elkartea Bertsolariak: Xabier Rico, Felipe Zelaieta, Asier Otamendi, Juan Mari Juaristi, Alberto Martinez "Beito", Xabi Lopez de Santiago Antolatzaileak: Gasteizko Mintzalaguna Kartela

2014-05-31, larunbataLegutio
Arabako Bertso-eskolen eguna. Ordua: 11:00 Lekua: Kultur Etxea. 14 urte arte. Idatzizko bertso-sortak
Arabako eskolarteko txapelketa. Finala 14-18 urtekoak Ordua: 11:30Bertsolariak: Egoitz Iradier, Maddalen Arausi, Maria Fuentes, Markel Yoyer, Peru Abarrategi, Unai Argote Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea                Kartela egitaraua Kartela finala

2014-05-31, larunbataBernedo
Mendialdeko V. Euskararen Eguna. Bertso-pilota Ordua: 13:00 Lekua: Frontoi berria Bertsolariak: Serapio Lopez, Asier Otamendi Antolatzailea: Bernedokoa Ega Garaia Euskara Elkartea Kartela

2014-05-31, larunbataAramaio
Eguzkierripa Rock. Bertso Tabern Ordua: Gauerdian Lekua: Andra Mari ermitaAntolatzaileak: Aramaioko Gazte Asanblada Kartela
              
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Badakizu zer den Arabako Bertsozale Elkartea? Noiz sortu zen? Bere izaera? Nortzuk diren zuzendaritzakideak? Aurkezpen bideo txiki bat...

2014(e)ko maiatza 23, ostirala

2014(e)ko maiatza 21, asteazkena

IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz

'IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz'

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlanean abian  jarri duen egitasmoa. 

Maiatzak 25
Umandi ikastola


  • 17.00etan MURSEGO (Maite Arroitajauregi) - kontzertu didaktikoa - 
Maite Arroitajauregik betidanik izan du gustuko musika sortzea. Loop pedalari hari geruzak gehitzen dizkio armonia ezberdinak sortzeko. Ahotsa, Casio teklatua, oukalele, autoarpa edota marakak erabiliko ditu umeekin batera musika sortzeko.
  •  Musika jolasak eta maraka tailerra
Kontzertu didaktikoaren ondoren musikarekin lotutako jolasak egingo ditugu: Orkestra zuzendaria, Autotxokeak… Ondoren, guk sortuko dugu gure instrumentua! Maraka koloretsuak egingo ditugu!


Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Umandi Ikastola, Umandi Ikastolako Guraso Elkartea eta Bost Urki Arriagako Auzo Elkartea



* Informazio gehiago: 945222153 / geuelkartea@grn.es

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-05-19, astelehenaGasteiz
Bertso-saioa Lekua: Iparralde Gizarte Etxeko liburutegian Ordua: 19:00 Bertsolariak: Asier Otamendi eta Iparralde Gizarte Etxeko Bertso-eskolakoak Antolatzailea: Gasteizko Udala Kartela
 2014-05-22, ostegunaGasteiz
Bertso-saioa, EH Bildu. Herriek Erabaki Ordua: 19:30 Lekua: Farolon Antolatzaileak: Bildu Kartela
 2014-05-24, larunbataKanpezu
Arabako Eskolartekoa. 14 urtetik beherakoak bertso-jarriak eta bat-batean. Ordua: 13:30 Lekua: Frontoian Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea Kartela              
 2014-05-24, larunbataIzarra
Urkabustaizko V. Esaera Zaharren Txapelketa Ordua: 11:30etan eta 14:30etan bazkaria Lekua: Izarrako frontoia Bertsolariak: Oier Arbina, Iker Pastor Antolatzaileak: Urkabustaizko Bertso-Eskola Kartela 
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa
Arabako bertso-agenda eguneratutahttp://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

2014(e)ko maiatza 16, ostirala

Mintzapoteo, Maiatzak 8


Berriro ere primeran pasa genuen euskaraz hitz egiten eta salburuako tabernetan euskara entzuten!!
 Denak agertzen ez bagara ere...

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-05-15, ostegunaGasteiz
"Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak, gorputzaldiak" hitzaldia Ordua: 19:30 Lekua: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea Parte-hartzaileak: Uxue Alberdi Antolatzaileak: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea           Kartela
 2014-05-17, larunbataOndategi
Joseba Tapiaren "Tximela kapitainaren izarrak" emanaldia - Bertso-zahar jarriak Ordua: 20:30Lekua: Zigoitia aretoa Parte-hartzaileak: Luis Fernandez, Joseba Tapia, Jonan OrdorikaAntolatzaileak: Zigoitiko Udala       Linka
 2014-05-17, larunbataAramaio
Arabako eskolarteka. Gorbeialdeko gaztetxoen lagun arteko saioa eta gazteen arteko kanporaketaOrdua: 17:30 Lekua: SastiƱa  Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea Kartela Kartela
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa
Arabako bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/
 BAZENEKIEN?
Arabako Bertsozale Elkarteak umeentzako bertso-barnetegiak antolatzen ditu oporraldietan. Aste Santu honetan Gorbeialdeko 17 lagun eta Espejon eta Aiaraldeako 58 lagun hiru egun eder pasa zituzten kantu, dantza, jolas, bertso, irri, txantxa eta jolasen artean.

2014(e)ko maiatza 7, asteazkena

MINTZAPOTEOA

GOGORATU OSTEGUN HONETAN MINTZAPOTEOA DAGOELA

Eguna: MAIATZAREN 8an OSTEGUNA
Lekua: KOXKA tabernan hasiko da (Pintxo pote ez dauka, baina bai giro euskaldun bikaina)
Ordua: 19:30tan

ANIMATU ETORTZEN!!!

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-05-09, ostiralaGasteiz
Arabako Eskolartekoa. Kanporaketak Lekua: Armentia Ikastola Ordua: 17:30 Bertsolariak: Gasteizko bertso-eskolako umeak eta gazteakAntolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea

2014-05-10, larunbata Gasteiz
"Izan gai-jartzaile" tailerra
Lagun arteko saioak Ordua: 10:30 - 12:00 Lekua: Amaia Zentroa Protagonistak: Saroi Jauregi Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik Ordua: 12:15 - 13:45 Lekua: Amaia Zentroa Protagonistak: Onintza Enbeita Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea Kartela

2014-05-10, larunbataZalduondo
Arabako eskolartekoa. Kanporaketak Lekua: Lazarraga jauregia Ordua: 17:30 Bertsolariak: Lautadako bertso-eskolako umeak eta gazteakAntolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea

Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratutahttp://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Hemeretzigarren edizioa da aurtengo Arabako Eskolartekoa. 1987.urtean antolatu zen lehendabiziko aldiz. 2002.urtetik hona urtero antolatzen da.