2014(e)ko apirila 22, asteartea

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN


2014-04-19, larunbataAgurain
Bertsokleta, Lodosa-Lizarra-Agurain etapa bizikletaz. Bertso-poteoa eta ondoren bertso-saioa Ordua: 19:30etatik aurrera                Lekua: Mendibil tabernatik abiatuta, Herrikon saioa Bertsolariak: Aimar Karrika, Iban Garro, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo, Mikel Juaniz Antolatzaileak: Euskaraz Bizi eta Ikasi Kartela Bideoa

2014-04-23, asteazkenaGasteiz
"Kafkaren aulkia" emanaldi berezia. Liburuaren eguna. Ordua: 20:00 Lekua: Aldabe gizarte etxea Bertsolariak: Uxue Alberdi, Andoni EgaƱa Parte-hartzaileak: Anjel Lertxundi, Pello Ramirez Antolatzaileak: Gasteizko Udala. Kultura Saila Kartela

Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratutahttp://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Gai-jartzailetza ikastaroa Gasteizen, maiatzak 10, larunbata.
Dohainik baina izena eman araba.sustapena@bertsozale.com

2014(e)ko apirila 9, asteazkena

'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz'

Kaixo, lagunok!! Igande honetan ODON  DE APRAIZ ikastolan izango dugu IGANDEAK JAI saioa. 


'IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz'

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlanean abian  jarri duen egitasmoa. 

Apirilak 13
Odon de Apraiz ikastola


  • 17.00etan 'Xelestino sardinaren istorioa' TitiritEROak
Ongi etorri mundu magiko batera, non, ilusio eta fantasia apur batekin, dena posible den. Eriz-ek fantasia eta errealitatea elkartzen dituen ikuskizuna eskainiko digu.
  • 18.00oetan 'Txokolatezko sardinen tailerra' eta askaria
Txokolate eta bizkotxozko sardina handiak egingo ditugu denen artean eta begiraleak bakoitzean giltza bat ezkutatuko du. Ondoren, sardinak lakasitoekin, birutekin, gailetekin… apainduko ditugu. Ea nori tokatzen zaion giltza!


Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Odon de Apraiz Ikastola eta Urtxintxa Eskola

EUSKARAZKO EMANALDIAK GASTEIZEN


Euskarazko emanaldiz beteta datorkigu astea!! Hortxe duzue Mintzalagunekin batera (edo bakarrik, lagunekin, familian, bikotean, hirunaka...) disfrutatzeko hainbat proposamen.

[KONTZERTUA] Izu Nauk, heavy metal euskalduna

[IKUS-ENTZUNEZKOA] Laburbira, Film Laburren XI. zirkuitua


[
FAMILIA ARTEAN] IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz

2014(e)ko apirila 8, asteartea

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-04-13, igandeaGasteiz
Bertso-askaria eta sari banaketa (Sexu eta Ugalketa eskubideak bertso-paper lehiaketa). Lekua: Halabedi taberna Ordua: 19:30 Bertsolaria: Ruben Sanchez Antolatzailea: Medicus Mundi ArabaKartela
 Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa
 Arabako bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Larunbatean, Agurainen bukatu zen aurtengo Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Ederra izan zen.

2014(e)ko apirila 4, ostirala

2014(e)ko apirila 3, osteguna

MINTZAPOTEOA SALBURUAN

GOGORATU HILABETEA ONDO HASTEKO GAUR MINTZAPOTEOA DAUKAGULA!!!

NOIZ: APIRILAREN 3an
NON: AKURE TABERNAN HASIKO GARA
ORDUA: 19:30tan

HOR ESPERO ZAITUZTEGU!!!

2014(e)ko apirila 1, asteartea

Euskaraz Bizi eguna 2014 Gasteizen! (Apirilak 5)

Apirilaren 5erako deitu du aurten Euskal Herrian Euskaraz-ek Euskaraz Bizi eguna. Urtero moduan, euskaldunok euskaraz bizi nahia aldarrikatzeko eguna izango da eta ondo pasatzeko aukera ere izango dugu. Gasteizen izango da oraingoan; bilbotarrok erraz izango dugu, beraz, bertaratzea.
Egitaraua, goizetik hasiko da, Porrotxek 11etan botako duen txupinarekin. Eguerdian herri bazkaria izango dugu eta, arratsaldeko 6etan, Andra Mari Zuritik, nazio manifestazioa abiatuko da. Egun osoan izango da kale animazioa eta, arratsaldeko 8etatik aurrera, kontzertuak ere egongo dira.
Aldarrikapena eta jaia uztartzeko aukera bikaina dugu euskaltzaleok, beraz, apirilaren 5erako. Eta hor ikusiko gaituzu Hau Pittu Hau konpartsako hainbat kide ere, betiko moduan, euskaraz biziz.
Apirilaren 5ean Gasteizen elkar ikusiko dugulakoan, ondo segi eta… bizi euskaraz!!

Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute Gasteizen

Astebete barru egingo da festa eta aldarrikapenerako parada eskainiko duen eguna. Porrotxen txupinazoarekin ekin ostean, herri bazkaria, Nazio Manifestazioa eta kontzertuak izango dira, besteak beste.




Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak deituta heldu den apirilaren 5ean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute.
Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egunerako justu aste bete falta dela, egitarauaren kokaleku nagusia izango den Gasteizko alde zaharrean egin dute deialdia aipatu egitaraua auzolanean antolatzen lagundu dieten hainbat eragile eta norbanakorekin. Tartean zeuden Ttek elektrotxaranga, eskalada topaketak egingo dituzten Otxogorrigaina mendi elkartea, Jare dantza taldea, Mendialdeako dultzaineroak, Katuak alde zaharreko tabernen kolektiboa, eta abar, besteren artean.
Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteaz gain, "Ez gara espalotik jaitsiko! Euskaraz bizi" lelopean arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo den Nazio Manifestazioan parte hartzera animatu nahi izan dituzte Euskal Herriko euskaldun eta euskaltzale guztiak.

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-04-04, ostirala, Gasteiz
Bertso-afaria (Izena emateko ikusi kartela) Ordua: 21:00 Lekua: Larragorri Elkartea (Ariznabarra auzoa) Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Jon Maia Antolatzaileak: Larragorri Elkartea Kartela

2014-04-05, larunbataAgurain
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA festa: 11:00 hitzordua; 12:00 bertso-poteoak; 15:00 bazkaria (izena emateko ikusi kartela); 17:00 Puntuka; 18:00 kontzertua: Gibelurdinek; 20:30 Bertso-punk Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Kuadrilla artekoan parte hartu duten bat-bateko 15 taldeak Kartela

Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratutahttp://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Kuadrilla artekoaren JAIA, apirilak 5, Agurainen.
Bazkaria 12 euro (Kuadrilla artekoan parte hartu dutenentzat dohainik) Izena ematekoaraba.sustapena@bertsozale.com
Gauean aterpean lo egiteko aukera.