2013(e)ko iraila 23, astelehena

2013-09-12-Bertso poteoa salburuan

Harro gaude, eta badugu halaxe sentitzeko hamaika arrazoi.
Hilabete gutxi batzuk igaro dira auzoan hain faltan sumatzen genuen elkartea abian jarri genuenetik, SARBURU KULTUR ELKARTEA, eta ilusioz ekin diogu geroztik ibilbideari. 

  Auzoa euskaraz girotu nahi dugu, auzoan ere euskaraz bizi nahi dugu, geure hizkuntzari merezitakoa eman nahi diogu…
Erronka berriari aurre egin nahian, bertso-musikak lagundutako poteoa antolatu genuen pasa den ostegunean. Elkartearen berri ematea eta hilaren 29an egingo dugun aurkezpen-jaialdirako gonbita luzatzea ziren gure asmo nagusiak.
Asmoak asmo, dotore pasa genuen. 19:30ean hasi genuen saioa, eta iluntzeak harrapatuta ere, tabernaz taberna ibili ginen bertso eta musikaz blai, irria ahoan eta euskara bihotzean. Auzoko txikienek ere disfrutatu zuten, eta nola gainera!


 

  Auzoak begi onez hartu gaituela esan dezakegu, eta gure ekimenetan parte-hartzera animatuko den errezeloa ere badugu.

Hasiera besterik ez da hau; ibilbide luzea eta makina bat bizipen dugu aurretik. Orain artekoarekin pozik gaude, eta datorrenarekin itxaropentsu.
Argazki gehiago badituzu, bidali sarburu@gmail.com

2013(e)ko iraila 22, igandea

ASTE HONETAKO BERTSO SAIOAK

2013-09-28, larunbata, ELOSU
Bertso-saioa. Jaiak
LekuaElosuko Plaza 13:00tan 
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu 
Antolatzaileak: Legutioko Udala

Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Arabako Bertsozale Elkarteak web gune berria estreinatu du. Bertsozale.com web gunea Araba, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako Bertsozale Elkarteen, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarrako Bertsozale Elkartearen eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen interneteko gunea da. Orain hemen aurkituko gaituzuewww.bertsozale.com/araba

Eta ez ahaztu,

2013(e)ko iraila 12, osteguna

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK

2013-09-21, larunbata, Trebiñu
Bertso-saioa. San Formerio eguna, Konderriko zaindariaren jaieguna. 
Ordua: 17:00 
Lekua: San Formerioko baseliza 
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Oihane Perea 
Antolatzaileak: Trebiñuko Udala, Euskara Zerbitzua

Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Arabako bertso-eskolako irakasle eta irakasle gaiek formazio asteburua izan dute, Eulateko aterpetxean. Informazio gehiago klick hemen
Ez ahaztu, bihar 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztuko da. Informazio gehiago klick hemen