2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

APIRILAK 19, IGANDEAK JAI


IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz


Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko GEU elkarteak kudeatzen duen proiektua.

Apirilak 19
Luis Elejalde ikastetxean 
(Nikaragua kalea, 8)

    17.00etan 'Kondaira baten truke' Patata Tropikala antzerki taldea.Naturaren festa ospatzen dute urtero Iratxoek. Marrubi tarta egiten dute denen gozamenerako eta natura bizirik dagoela gogoratzeko. Tarta labean dagoen bitartean kondairaren pasarte bat irakurtzen dute: Naturarekin bat, Izaro eta Kixmi jaio ziren eta haiek izan dute natura zaintzearen ardura denbora luzez. *Adina: + 3 urte

    18.00etan Mural ekologikoa & kooperatiboaFamilia guztien artean, modu kooperatiboan, mural erraldoia sortuko dugu berrerabiltzeko materialekin: arrautza kutxak, CDak, txapak, tapoiak... Denon artean pentsatutako mezua idatziko eta apainduko dugu bertan.
 
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Luis Elejalde ikastetxeko Guraso Elkartea, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala

* Hurrengo saioen informazioa: IGANDEAK JAI 


2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz

Martxoak 29
Carmelitas Sagrado Corazón



  • 17.00etan SKRATX. Denborarekin super-heroitik anti-heroia izatera pasa da Skratx. Baina arazo bat azaldu zaio orain eta konpondu behar du, edo betirako kapa zintzilikatu. 'WertIgo' doktoreak bere kidea 'Fantastik-Luzi' bahitu egin du, eta libratzeko energia mordoa beharko du. Baina Skratx ez da oso azkarra, eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza beharko du.
  • 18.00etan Super-heroi mozorroa. Super-heroi bihurtuko gara, bakoitzak bere izena eta misioa izango du! Horretarako, antifaz originalak eta kapa pertsonalizatuak sortuko ditugu. 
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxea, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala



Hurrengo saioen informazioa: IGANDEAK JAI